Nola egiten dira Euskal Pelotarako takoak?

Hemen duzue euskal pilota praktikatu ahal izateko erabiltzea gomendatzen den babesa:

1- Krema: Lehenik eta behin, takoak jartzeko krema hau bota daiteke (pelotari ia guztiek botatzen dute, baina ez da ezinbestekoa)

2- Pegamokoa: Pegamokoa izeneko material hau, takoak eskura itsasteko erabiltzen da

3- Esparadrapua: Pegamokoa jarri ondoren, hainbat esparadrapu kapa jarriko ditugu eskuan (4 gutxienez)

4- Takoak: Esparadrapuaren ondoren, takoak jartzen dira (zenbat eta gutxiago jarri, orduan eta gehiago kontrolatzen duzu pilota, baina min handiagoa hartzen duzu). Hainbat tako mota daude, kolore zenbat eta argiagoa izan, orduan eta bigunagoak izan ohi dira

Takoen gainetik, beste hainbat esparadrapu kapa jarri behar dira amaitzeko.

5- Dedalak: Hatzak babesteko, dedal izeneko babes mota hau erabil daiteke

6- Emaitza: Hau guztia egin eta gero, ondorengo emaitza lor daiteke